Screening: Haurren aurkako Sexu Abusuko susmoetan laguntzeko tresna
Screening tresnaren bitartez, haurren babesean eta sustapenean inplikaturiko kolektiboak orientatu nahi dira, haurren aurkako sexu abusuko susmo oinarritu bat dagoen hautemateko
Ezagutza kudeatzeko proiektu bat da, Agintzariko profesional adituen talde baten lanaren emaitza, kideek 20 urte baino gehiago daramatelarik haurren babesaren esparruan, sexu abusuko ustezko egoerak baloratzen eta esku hartze psikosoziala garatzen.


Biktimei, familiei eta profesionalei laguntzen 25 urte baino gehiagoko esperientzia pilatu ondoren, Jose Ramon Elizondok eta Rosa Lizarragak, Agintzari GEKEko psikologo eta psikoterapeutek, liburu bat egin dute haurren aurkako abusu sexualari buruzko begirada integrala eskaintzeko, haurren aurkako abusu sexualaren aurrean sentsibilitatearekin, irizpidearekin eta zorroztasunez jokatu nahi dutenentzat.
Gai honetan sakondu nahi dutenentzat, HEMEN klik eginez kontsultatu daitekeen prestakuntza eskaintza dago




