Gehiegizko zorpetzea jasaten duten pertsona eta familiekin lan egiten duten esku-hartze profesionalentzat diseinatutako baliabideak.
Gehiegizko zorpetzea duten pertsonekin lan egiten duten profesionalak laguntzeko diseinatutako tresna interaktiboa da. Proiektu hau diziplina desberdinetako bi talderen —hezkuntza eta gizarte-defentsa— arteko lankidetzatik sortu da.
Dokumentua 6 kapituluz osatuta dago eta:
- Zor publiko eta pribatuaren tasak jasotzen ditu.
- Ordainketa nola lehenetsi aztertzen du.
- Esku hartzeko orientabideak ematen ditu.
- Eskura dauden babes mekanismoak zeintzuk diren azaltzen du.
- Esku hartzeko tresnen ereduetarako sarbidea errazten du.
Beste baliabide batzuk
Helburua da esku hartzen duten profesionalentzako ezagutza baliagarria sortzea, informazio hobea eman, eta kaltetutako pertsonen antsietate egoerak murriztu ditzaten.

Gehiegizko zorpetzea gure komunitateetako pertsona askori eragiten dien arazo soziala da. Askotan, kaltetuek ez dituzte ezagutzen beren finantza-zorrak kudeatzeko dauden mekanismoak. Ezagutza-falta horrek, zorra kitatzeko presioarekin batera, haien zaurgarritasuna areagotzen du; ondorioz, gizarte-zerbitzuek zein diru-sarrerak bermatzeko eta etxebizitza-arloko erakundeek beren esku-hartzeak egokitu behar dituzte, pertsona horien beharrei benetan erantzungo dien irtenbidea eskaintzeko.
Ezagutza kudeatzeko proiektu hau BideaEginez eta Agintzari S.C.I.S. erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da; bi erakundeen esperientzia eta gaitasun teknikoa uztartzen ditu, identifikatutako gizarte-behar horri eta erreferentziazko tresnen faltari aurre egiteko. Agintzari —gizarte-arloko 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen gizarte-ekimeneko kooperatiba— komunitatearen garapenean eta gizarte-esku-hartzean aritzen da; BideaEginez-ek, berriz, pertsonak ahalduntzeko lan egiten du, gizarte-defentsaren (edo *advocacy* sozialaren) arloko ekintza-ikerketa proiektuen bidez.
Gizarte-esku-hartzearekiko dugun konpromisoak bultzatuta, lan hau partekatu nahi dugu, kontzeptu teorikoen eta gomendio praktikoen arteko zubia eraikitzeko eta, horrela, orientazio- eta laguntza-prozesu horietan guztioi laguntzeko.




