Haurrenganako Sexu Abusuen Gida

Haurren aurkako sexu-abusua detektatzeari buruzko prestakuntza, prebentzioa eta laguntza.

Biktimei, familiei eta profesionalei laguntzen 25 urte baino gehiagoko esperientzia dutela, José Ramón Elizondok eta Rosa Lizárragak —Agintzari SCISeko psikologo eta psikoterapeutak— funtsezko lana aurkezten dute; haurren aurkako sexu-abusuei sentiberatasunez, zentzuz eta zorroztasunez erantzun nahi dietenentzat zuzendua.

Liburuak haurren aurkako sexu-abusuen ikuspegi osoa eskaintzen du, eta, horretarako, bai alderdi kontzeptualak bai esku-hartze egokia egiteko beharrezkoak diren tresna praktikoak jorratzen ditu.

Bederatzi kapitulutan zehar, egileek prozesuaren fase desberdinak sakon aztertzen dituzte: abisu-seinaleak identifikatzetik hasi eta biktimei zein haien laguntza-sareei profesionaltasunez eta enpatiaz laguntzeraino.

  1. Testuinguruan jartzea. Haurren sexu-abusuaren egoera orokorra eta gizarte-esparrua.
  2. Kontzeptualizazioa. Definizioak, abusu motak eta dinamika erlazionalak.
  3. Detekzioa. Susmoak identifikatzeko seinaleak, adierazleak eta jarraibideak.
  4. Ebaluazioa. Kasuak aztertzeko tresnak eta irizpideak.
  5. Esku-hartzea. Errebelazio edo egoera baieztatu baten aurrean nola jokatu.
  6. Ondorioak. Abusuaren ondorio psikologikoak, emozionalak eta sozialak.
  7. Tratamendua. Estrategia terapeutikoak eta laguntza klinikoa.
  8. Familientzako, irakasleentzako eta erakundentzako jarduera-jarraibideak.
  9. Errealitate berriak. Sexualitatea, adingabeak eta Internet.

Bi eranskin praktiko ere barne hartzen ditu:

Egileak

José Ramón Elizondo

Psikologo klinikoa da | Psikoterapeuta. Sexu-abusuen biktima adingabeei arreta ematen aditua, esparru publikoan 25 urtetik gorako esperientzia duena.

Agintzari enpresan egiten du lan, Bizkaiko Foru Aldundiko talde espezializatuko arduradun gisa, eta laguntza terapeutikoa eta esku-hartze zuzena eskaintzen ditu haurren sexu-abusuko egoeretan (HSA).

Rosa Lizárraga

Psikologo Orokor Sanitarioa da | Haur eta gazteentzako psikoterapeuta. Sexu-abusuen biktima adingabeei arreta ematen aditua, esparru publikoan 20 urtetik gorako esperientzia duena.

Agintzari enpresan egiten du lan, Bizkaiko Foru Aldundiko talde espezializatuan, eta laguntza terapeutikoa eta esku-hartze zuzena eskaintzen ditu haurren sexu-abusuko egoeretan (HSA).

Haurren Sexu-Abusua hautemateko eta esku-hartzeko prestakuntza

BoganFor-etik, Agintzari partaideduen Bogan Taldearen prestakuntza arlotik, haurren sexu abusua prebenitzeko, antzemateko eta lantzeko tresnak eta ezagutza eskaintzen ditugu, ikuspegi profesional eta konprometitu batetik. Ezagutu haurren babesera eta ongizatera bideratutako gure ikastaroak eta prestakuntza-programak.

Tresna erlazionatuak